Vendu directement par l'éditeur indépendant
Alberdania
À propos de ce livre
Hamaika kontakizun labur biltzen ditu esku artean duzun liburuak, denak ere saiakera literarioaren eta autobiografiaren artean daudenak, 1944ko udazkenetik 1962ko udara bitartean lehen pertsonan idatziak, bi partetan antolatuak ordena kronologikoari jarraitu gabe, narrazio autobiografikoak lehen partean eta saiakera literarioak bigarrenean.
Edertasun inarroslea darien kontakizunotan, bizi-ibilbidean egokitu zitzaizkionak hizpide, gogoeta zorrotza eskaintzen dio irakurleari, bere barneko kontuak agerian utziz. Liburu honetan, eskura du irakurleak naziek kartzelan senarra erail ondoren Nataliak idatzi zuen lehen testua, «Negua Abruzzon». Senarraren erailketa presente dago, baita ere, «Zapata urratuak» eta «Gizakiaren umea» kontakizunetan, gerra ondoko hondamendi sozial eta pertsonalarekin batera. Cesare Pavese adiskide eta Einaudiko lankidearen suizidioaren aztarnatik dator «Lagun baten erretratua», eta «Bera eta ni» kontakizunean, Gabriele Baldini bere bigarren senarrarekiko amodioaren sorreraz dihardu. 1959tik 1962ra arte Ingalaterran Baldinirekin izandako egonaldiaren fruitu dira Ingalaterrari eskainitako bi kapituluak: «Ingalaterraren gorazarrea eta arrangura» eta «La Maison Volpé».
Bigarren zatiko lau testuetan –«Bertute txikiak» izenekoa da horietako bat–, gizarte eta komunitateari erasaten dieten gai edo auzi betierekoei heltzen die Ginzburgek: gerrak suntsitutako belaunaldiarekiko kezka, arimaren gaitzak, isiltasuna, egoismoa, erantzukizuna, errua, eta, jakina, familia, bere lanbidea, klase soziala, dirua, hizkuntzaren eta hezkuntzaren garrantzia, seme-alaben hazkuntza eta zaintza, amatasuna eta idazketa bateratzeko oztopoa, emakume izateak baldintzatutako bizitza, «bertute handien» gorazarrea eta, finean, errukia zer den ikasteko arorik aro kateatzen den giza bizitzan ibili beharreko bidea.
Disponibilité
Bertute txikiak est disponible en eBook dans 1 librairie en ligne.
Achetez-le directement auprès de son éditeur sur Alberdania.
Audience
adults
Langue
Spanish
Partager
Questions fréquentes
Dans quels formats Bertute txikiak est-il disponible ?
Bertute txikiak est disponible en eBook dans 1 librairie en ligne.
Où puis-je acheter Bertute txikiak ?
Vous pouvez acheter Bertute txikiak sur Alberdania. Comparez toutes les options dans la liste de cette page.
Notes et avis
Pas encore de note. Soyez le premier à donner votre avis sur ce livre.
Se connecter
pour noter ce livre et donner votre avis.