Direkt vom unabhängigen Verlag verkauft
Alberdania
Über dieses Buch
Irisek ondo kostata ikasi du bizitza aldapa baten modukoa dela, batzuetan beheraka datorrena, arin eta alai, eta beste askotan goraka doana, nekez eta ezinean. Neska gazte ikusgarria da: 18 urte, buruz argia, modelo-gorputz ederra, aurpegi polita eta begi argi bereziak, bakoitza kolore batekoa. Bizitzak aldapan behera zeraman eskutik, arin eta alai; bazituen lagunak, nobio lerden bat, ondo zihoan eskolan… Harik eta patu gaiztoak bizitza aldapan gora jarri zion arte: zebrabidetik zihoala, gidari mozkor batek, autoa ziztu bizian gidatuz, jo eta hankaz gora bota zuen; kolpe latza buruan eta ospitalera. Ondorioa: Hartutako Kalte Zerebrala. Zer den hori? Izenak berak dio: zerebroan, buruan, kaltea duzu, lehen ez zenuena baina orain bai, hartu egin duzulako; Irisen kasuan, zartako latza buruan. Eta horren ondoren, zer? Aurrena mundua ilundu, eta bizitza aldapa gora jartzen zaio: nobio lerdena lerdo atera zaio; lagunak eta ingurukoek erdi tuntuntzat hartzen dute, mundu guztiak bezala; etxean babesa, ama kapitain-pilotu eta aita aingeru guardako, eskolan mimoak… Eskerrak Ruti, bere lagun minari. Eta jende arraroari: jende arraroa Mario da, bereziki, bizitzak aldapan gora jarri duen mutil burutsu gaizto itxurako bat. Iris ere arraroen sailekoa da orain. Arraroa: aldapan gora aldapan behera balihoa bezala, arin eta alai, bizitzen dakiena.
Verfügbarkeit
Iridium ist als eBook in 1 Online-Buchhandlung erhältlich.
Kaufe es direkt beim Verlag bei Alberdania.
Sprache
Spanish
Teilen
Häufige Fragen
In welchen Formaten ist Iridium erhältlich?
Iridium ist als eBook in 1 Online-Buchhandlung erhältlich.
Wo kann ich Iridium kaufen?
Du kannst Iridium bei Alberdania kaufen. Vergleiche alle Optionen in der Liste auf dieser Seite.
Bewertungen und Rezensionen
Noch keine Bewertungen. Sei der Erste, der dieses Buch rezensiert.
Anmelden
um dieses Buch zu bewerten und zu rezensieren.